Saiakera

JAIME VELAZ, EL CAPITÁN DE AMAIUR

Egilea Peio J. Monteano Sorbet

JAIME VELAZ, EL CAPITÁN DE AMAIUR

Hizkuntza: castellano


ISBN 978-84-96513-34-1

PSP: 18€

comprar

Historia ez da “gizon handien biografia”, baina, zalantzarik gabe, batzuek lehen lerroan bizi dute bizitzea egokitu zaien unea. Hori da Jaime Vélazen kasua. 1475 inguruan jaio zen gerlarien familia batean eta, horrenbestez, gerrara predestinatua zegoen. Horrela bada, bizi zituen 50 urteak Nafarroako gatazka zibilaren eta Nafarroa burujabea mantentzearen arteko borrokan banatu ziren.
Nafarroako noblea, egun Jaime Vélaz de Medrano y Etxauz deituko genuena, pertsonaia ezaguna da, izenez behintzat, eta are ezagunagoa izan zen bere garaikideentzat. Alabaina, Iruñeko gazteluko ziegetan hil zenetik 500 urte igaro direnean, ez da erraza bere biografian sakontzea. XV. eta XVI. Mendeen artean jaio ziren ia gizon guztien moduan —emakumeek askoz gehiago— ia ez zuen idatzirik utzi. Ez zer pentsatzen zuen, zer egin zuen, ez eta egin zuena zergatik egin zuen ere. Bere garaikide ugariren kasuan bezala, bere bizitza historiaren gerizpean geratu zen.
Duela oso gutxi arte, Iguzkitzako kapitaina Amaiurko gazteluaren konkistan ia aipatu ez zen gure memoria historikoan agertu eta desagertzen zen. Gaur egun, 1522ko uztaila baino lehen, Vélazek iragan zirraragarria izan zuela egiazta dezakegu. Eta, pertsonaia historiko guztien moduan —are gehiago, Nafarroaren konkista bizi izan zutenek—, bere figura polemikan murgilduta dago. Batzuentzat, soilik nafarra izaten jarraitzeagatik dena sakrifikatu zuen heroia. Beste batzuentzat, traidorea, espainiarra izan nahi ez zuena eta Frantziari saldu zitzaiona.
Berari buruz dakigunak gizon adoretsu, bortitz, karismatiko, ankerkeriaraino kementsu eta leialtasun eta ohorearen zentzu handikoa izan zela erakusten digu. Zalantzarik gabe, Jaime Vélazek heroi erromantikoaren ereduari erantzuten dio. Borrokalari nekaezina, bere idealengatik dena sakrifikatu zuena. Ondasunak, familia eta bere bizitza. Kosta ahala kosta, konkistatzailearen aurrena ez makurtzea eta bere errege-erreginei egindako juramentuari leial izatea erabaki zuen.
Borroka, ohorea, sakrifizioa, leialtasuna, zintzotasuna… Baina ez Vélaz, ez gerra hartako beste borrokalari batzuk, agaramontarrak edo beaumontarrak, ez ziren izaki perfektuak izan, ezta elezaharretako heroiak ere. Hezur eta haragizko gizonak izan ziren, haien kontraesan, miseria eta akatsekin. Eta hori da, hain zuzen ere, are miresgarriago bilakatzen duena Amaiurren egin zuten borroka. Milurteko erdia harengandik eta haiengandik erakartzen gaituena ideal batekiko leialtasuna eta hori defendatzean duen koherentzia da. Guztiek borrokatu zuten eta asko zendu ziren desio zuten Nafarroa defendatzen. Eta inork ezin dio ukatu Iguzkitzako kapitainari espainiar konkistaren aurkako nafar erresistentzia inork ez bezala pertsonifikatu izana.

IRADOKIZUNAK

¡¡ESA INCÓMODA BATALLA DE LA QUE USTED ME HABLA!!,  Noáin 1521 - 2º EDICIÓN

¡¡ESA INCÓMODA BATALLA DE LA QUE USTED ME HABLA!!, Noáin 1521 - 2º EDICIÓN


Egilea: César Oroz

Generoa: Ensayo

Tamaina: 16x24 cm


ISBN 9788496513419

PSP: 25€

comprar
EL DESPERTAR DE NAVARRA. La Gamazada 1893-1894

EL DESPERTAR DE NAVARRA. La Gamazada 1893-1894


Egilea: María del Mar Larraza Micheltorena

Generoa: Ensayo

Tamaina: 16x24 cm


ISBN

PSP: 16.50€

comprar
CESAR BORGIA | General en jefe de los ejércitos de Navarra.

CESAR BORGIA
General en jefe de los ejércitos de Navarra.


Egilea: José Luis Orella Unzué

Generoa: Ensayo

Tamaina: 16x24 cm


ISBN 978-84-96513-12-9

PSP: 20€

comprar
EL EUSKERA EN NAVARRA. Síntesis de una historia.- 2ª Edición

EL EUSKERA EN NAVARRA. Síntesis de una historia.- 2ª Edición


Egilea: Fernando Pérez de Laborda

Generoa: Ensayo

Tamaina: 16x24 cm


ISBN 978-84-96513-39-6

PSP: 18€

comprar