Saiakera

LA CONQUISTA DE HONDARRIBIA, 1521-1524.

Egilea Peio J. Monteano Sorbet

LA CONQUISTA DE HONDARRIBIA, 1521-1524.

Hizkuntza: castellano

Tamaina: 160x240


ISBN 978-84-96513-31-0

PSP: 15€

comprar

Orain 500 urte bete dira 1521eko urriaren 19an, larunbatarekin, armada franko-nafarrak Hondarribia bereganatzea lortu zuenetik. Albistea Europa osoan hedatu zen. Plaza hartzeak mugarri bat ezarri zuen batean egiten ari ziren bi gerra haietan.

Hondarribiaren konkistak zeharo aldatu zuen Nafarroako Gerra. Frantsesek hura kontserbatzeko zuten gogo biziak kausa nafarra bigarren maila batean utzi zuen. Aurrerantzean, Frantzisko I.a Frantziakoak bere harrapakin baliotsuari eustera bideratuko zituen bere ahalegin guztiak; Karlos V.a enperadorearenak, berreskuratzera. Eta militar aparten arteko borrokan harrapaturik, Henrike II.a Nafarroakoak eta bere jarraitzaileek ia bakarrik defendatu behar izan zituzten erreinuaren hondarrak. Ordurako Amaiur konkistatuta zegoen eta kapitain legitimista zaharrak borrokan erori ziren; hortaz, hortik aurrera gerran Nafarroa Beherea defendatu besterik ezin zen egin.

Bai, 1521 eta 1524 artean, Hondarribia Frantziako herri bat izan zen. Konkistaren ondoren, herritarrak etxeetatik kanporatu zituzten eta erbestealdi luze batera abiatzera behartu zituzten. Nekazarien, marinelen eta merkatarien hiribildua kuartel bihurtu zen. Ordutik aurrera, etsaia etxean zela, Bidasoa Beherea eta Gipuzkoa osoa etengabeko gerra-egoeran bizi izan ziren. Jada inork ez zituen landak landuko, ez itsasoan arrantzatuko, ez porturik portu salduko. Bi urte baino gehiagoz, Bidasoaren ertzeko eguneroko bizitza segadak prestatzera, setioak indartzera eta zelai-zabaleko guduetan borrokatzera mugatu zen.

Liburu honek gertatutakoari buruzko kontakizun berria egiten du, Nafarroako eta Europako testuinguruan kokatuta. Tradizio lausotik urrun dagoen eta Frantziako, Nafarroako, Espainiako eta Ingalaterrako artxiboetako dokumentuetan oinarritutako kontakizuna. Urte dramatiko haietako iluntasun historiografikoa argitzen dute. Izan ere, zer eginkizun izan zuten nafarrek Hondarribiaren konkista eta okupazioan? Haien erresumaren zatitzat zuten? Nork irabazi zuen eta nork galdu zuen San Martzialeko gudua? Hondarribia entregatzea etsi-etsian egindako amore ematea edo ondo aprobetxatutako abagunea izan al zen?

IRADOKIZUNAK

FELIPE III Y JUANA II DE EVREUX.

FELIPE III Y JUANA II DE EVREUX.


Egilea: Fermín Miranda García

Generoa: Ensayo

Tamaina: 16x24 cm


ISBN 978-84-85891-93-7

PSP: 15€

comprar
VASCONIA EN LOS SIGLOS OSCUROS. De la caída de Roma al reino de Pamplona (409-905)- 4ª Edición

VASCONIA EN LOS SIGLOS OSCUROS. De la caída de Roma al reino de Pamplona (409-905)- 4ª Edición


Egilea: Peio Monteano Sorbet

Generoa: Ensayo

Tamaina: 16x24 cm


ISBN 9788496513440

PSP: 18€

comprar
NAVARRA Y EL NUEVO MUNDO.

NAVARRA Y EL NUEVO MUNDO.


Egilea: María Del Mar Larraza

Generoa: Ensayo

Tamaina: 16x24 cm


ISBN 978-84-96513-18-1

PSP: 16€

comprar
JAIME VELAZ, EL CAPITÁN DE AMAIUR

JAIME VELAZ, EL CAPITÁN DE AMAIUR


Egilea: Peio J. Monteano Sorbet

Generoa: Ensayo

Tamaina: 16x24 cm


ISBN 978-84-96513-34-1

PSP: 18€

comprar